XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estuegiak dira.

- Zergatik ez dit min egiten diotela esan? -galdetu zuen izebak nahiko haserre.

- Birritan esan dizu, baina zuk ez diguzu jaramonik egiten gauza garrantzitsuak esaten dizkizugunean.

- Debekatuta daukazu marrubien negutegira joatea -esan zuen izebak, gaia aldatuz.

- Zergatik? -galdetu zuen Nikolasek.

- Zigortuta zaudelako -esan zuen izebak zakarki.

Nikolasen ustez, arrazoi hori ez zen zuzena: aldi berean, zigortuta eta marrubi-negutegi batean egoteko gauza zela uste zuen.

Haren aurpegian seta-keinu bat agertu zen.

Izebarentzat argi gelditu zen erabakita zuela negutegira sartzea, bakar-bakarrik, pentsatu zuen bere baitan, ez duela egin behar esan diodalako.

Marrubien negutegiak sartzeko ate bi zeuzkan, eta Nikolas bezalako pertsona txiki bat barrura sartuz gero, bistatik desagertu ahal zen alkatxofa, marrubi landare eta fruitarbola txikien artean.

Izebak egiteko asko zeukan arratsalde hartan, baina bizpahiru ordu eman zituen alferrikako lorazantza-lanetan, paradisu debekatuko bi ateak arretaz zainduz.

Ideia gutxiko emakumea zen, setatsua baina.

Nikolas birritan irten zen lorategira, asmo argi batez, baina behin ere ez zuen lortu izebaren begiei isuri egitea.

Egia esan, ez zuen marrubien negutegira sartzeko asmorik, (...).